Juan Kruz Igerabideren eta Javi Cilleroren liburu banaren edizio elebiduna kalean

2004 Uztaila 1
Juan Kruz Igerabideren eta Javi Cilleroren liburu banaren edizio elebiduna kalean

Juan Kruz Igerabideren Mailu isila/Martillo silencioso poema liburuaren eta Javi Cilleroren Agur, Hollywood/Hollywood me mata narrazio bildumaren euskarazko eta gaztelaniazko edizio elebiduna kaleratu du Atenea Hizkuntzalaritza Aplikatuko Zentroak, Euskal Biblioteka Elebiduna sailaren barruan.

Idazleek beraiek itzuli dituzte gaztelaniara liburuak; Igerabidek azaldu duenez, «literatura unibertsala euskaratzeko itzultzaile handiak daude, baina euskarazko literatura gaztelaniara edo bestelako hizkuntza batera itzultzeko, ordea, ez baitago hainbesteko indarrik».

Cillerok Hollywood eta biok liburuaren moldaketa egin du Agur, Hollywood/Hollywood me mata euskarazko eta gaztelaniazko edizio berezian.

Euskal Biblioteka Elebiduna saila Atenea zentroak sortu zuen. Jon Kortazar idazle eta literatur kritikaria da bertako zuzendaria, eta euskarazko obrak zabaltzea du helburu. Aurki Harkaitz Canoren Dardaren interpretazioa eta Kirmen Uriberen Bar Puerto-ren gaztelanierazko itzulpena kaleratuko dituzte sail horretan.

Iturria: Berria (2004-07-01)
Argazkiak: Literaturaren Zubitegia, Zaldiero idazleekin