Pablo Neruda euskaraz

Amodiozko hogei poema eta kanta bar bakar-mindua da, Juan Luis Padron azpeitiar idazle eta itzultzaileak euskaratu duen Nerudaren obra ezugunena.
Neruda itzultzerakoan zergatik aukeratu duen obra ezagun hau eta ez beste bat galdetzen diotenean hauxe da itzultzaileak Gara egunkarian egindako elkarrizketan erantzuten duena:
«Arrazoietako bat hori da, noski. Oso gutxi dira munduan haren zabalkundea lortu duten liburuak. Poema liburuetan ere salduena omen da, baina arrazoiak gehiago dira: kulturalki oso inportanteak izan ziren 1980ko hamarkadako urteak eta geroztik eutsi dio arrakastari; gaurkotasunez jositako obra klasiko bihurtu da; hilezkorra eta unibertsala den sentiera azaltzen du, maitasun hizkuntzaren aniztasuna; guztiz herrikoia den liburua, Carlos Gardelen tangoak bezala adibidez, mundu-mailako mito egin dena, nork ez ditu ezagutzen, esaterako, bere 15. (Laket zaitut bestetan ez bezala isila) eta 20. (Idatz nitzazke bertsorik tristeenak) poemak; eta bere magia, barne-barnekoa eta guztiz kutsakorra. Eta horiek guztiak laburbiltzen dituen beste hau: liburu hau da, ene ustez, Nerudaren ondarea, horretan biltzen baita gerora Nerudak idatziko dituen liburuen genesi poetikoa.»
Elkarriketa osorik Gara egunkarian irakurri dezakezu.
Txiletar poetaren lehen mendeurrena dela eta uztailaren 3an eta 4an salgai izango da Padronek euskaratutako obra Gara egunkariarekin batera.