Manu Lopezek Lewis Carrollen obra baten egokitzapena euskaratu du

2004 Ekaina 14
Manu Lopezek Lewis Carrollen obra baten egokitzapena euskaratu du

Alizia haurrentzat izenburuarekin, Lewis Carrollek bere garaian 0-5 urteko haurrentzat prestatu zuen Aliceren abenturak lurralde miresgarrian liburu ospetsuaren egokitzapena euskaratu du, baina bere bertsio honi egungo 5-10 urte bitarteko haurrentzat irizten dio egokia.

Pamiela argitaletxeak kaleratu du liburu hau eta XIX. mende bukaerako argitalpenak zeramatzan irudiak agertzen dira, hau da, John Tenniel margolariak Aliceren abenturak lurralde miresgarrian liburutik hartu eta haurrentzako zenarentzat handitu eta koloreztatu zituenak.

Manu Lopez Gaseniri esker, lehen ere bagenituen Lewis Carrollen beste bi obra euskaraz: Aliceren abenturak lurralde miresgarrian eta Ispiluan barrena (eta Alicek han aurkitu zuena).



(Argazkia: Zaldiero idazleekin)