Hizkuntza idatzizko arauak itzultzaileentzat

2004 Apirila 27
Hizkuntza idatzizko arauak itzultzaileentzat

Asetrad Espainiako itzultzaile elkarteak antolatuta, José Martínez de Sousa hizkuntzalari eta akademikoak «Normas de lenguaje escrito para traductores» izeneko hitzaldia emango du 2004ko maiatzaren 5ean Bartzelonan, gaur egungo gaztelera idatzian diren arau akademikoez eta hizkuntza erabileraz.

Mintzaldia itzultzaile profesionalentzat eta itzulpengintzako ikasleentzat pentsatua da. José Martínez de Sousa lexikografian eta ortotipografian aditua da; liburu hauek argitaratuak ditu, besteak beste: Manual de estilo de la lengua española, Diccionario de edición, tipografía y artes gráficas eta Diccionario de usos y dudas del español actual. Martínez de Sousa mintzatuko da gaur egungo gaztelera idatzian diren arau akademikoen eta hizkuntza erabileraren artean dagoen aldeaz. Asetrad elkarteak Pompeu Fabra unibertsitateko Itzulpen Fakultatearen laguntza izan du mintzaldia antolatzeko.

Hitzaldia UPFko Itzulpen Fakultateko areto nagusian izango da, Bartzelonako Rambla 30-32 zenbakian, 2004ko maiatzaren 5ean, arratsaldeko 18:30etan. Sarrera irekia da.

http://www.asetrad.org/actividades.htm