EIZIEren batzar nagusia

2004 Martxoa 24
EIZIEren batzar nagusia

Datorren larunbatean, martxoak 27 dituela, EIZIEk urteko batzar nagusia izango du Iruñean, Txantrea auzoko Biltoki Elkartean. Iazko jardunaren eta diru kontuen kitapenarekin batera, aurtengo eginkizunen programa aztertu eta erabakiko du elkarteak larunbatean. Baita ere, elkartearen estatutuak berritzeko proposamena eztabaidatuko dugu.

Joan den otsailaren 28an egitekoa genuen batzar nagusia, baina elurrak eta eguraldi txarrak eragotzi zigun Iruñera biltzea. Orain, berriz, dena prest dugu larunbaterako.

Aurtengo batzar nagusia prestatzeko oso lagungarri gertatu zaigu elkarteko Intranet berria (sarrera mugatuta dauka bazkideentzat bakarrik). Batzar nagusiaren inguruko albisteak eta behar den dokumentazio guztia bertan daude bazkideen esku.

Bestalde, zuzendaritza batzordeak proposaturik, elkartearen estatutuak berritzea eztabaidatuko du batzar nagusiak. Izan ere, EIZIE sortu zenez geroztik estatutuak ukitu gabe zeuden, eta bazuten berritu on baten premia!

Ohi bezala, batzarra amaitu ostean, bazkaritan jarraituko dugu solasa, Biltoki Elkartean bertan. On egin!