Britainiar interpretea auzipeturik

2004 Urtarrila 26
Britainiar interpretea auzipeturik

Katharine Gun, gobernuko informazio zerbitzuentzat lan egiten zuen 29 urteko interpretea, espetxera joateko arriskuan da manipulazio eta espioitza kasu bat salatu izanagatik.

GCHQ gobernuaren komunikazio zentro nagusian lan egiten zuen itzultzaileak aitortu du Estatu Batuetako espioitzak britainiarrei bidalitako mezu elektroniko bat argitara eman zuela; mezu horretan, zenbait telefono kontrolpean jartzeko eskatzen zieten amerikarrek. Katharine Gun ziur dago ez duela Sekretu Ofizialen Legea urratu, berak informazioa ezkututik aterata Iraken «legearen aurkako gerra» saihestu besterik ez baitzuen egin nahi..

Katharine Gun atxilotu egin zuten US National Security Agency (NSA) erakundeak Nazio Batuen Seguritate Kontseiluko kideen aurka, Irakeko gerraren aldeko botoak ziurtatzeko, antolatu nahi zuen azpijokoa salatu eta gero.

NSAk aitortu du amarruaren benetako xedea: Angola, Kamerun, Txile, Bulgaria, Ginea eta Pakistaneko ordezkariak, Seguritate Kontseiluko sei boto erabakigarriak.

Katharine Gunek bere jokabidea zuritu nahi izan du, amerikar gobernuak Iraken aurkako gerraren auzian erabili zituen azpikeria guztien aurrean.«Kontzientziaz jokatu dut», argitu du.

Argibide gehiago::

Nahi baduzu, Katharine Gunen aldeko idatzi bat izenpetu dezakezu, National Network to End The War Against Iraq elkartearen webgunean.