Tumatxa, itzulpen-memoriak kudeatzeko tresna

2004 Urtarrila 19
Tumatxa, itzulpen-memoriak kudeatzeko tresna

Tumatxa itzulpen-memoriak web bidez kudeatzeko tresna bat da. CodeSyntax, enpresak sortu du, Euskal Herrian web aplikazioen eta hizkuntzen teknologian lanean diharduen etxeak.

Zertarako da Tumatxa?

Zertarako da Tumatxa?

Tumatxak itzultzailearen lana errazta du helburu. Itzulpen-memoriak eta haiek sortzeko programak hedatzen ari dira profesionalen artean eta erakundeetan. Baina memoria horiek partekatzeko moduak murritzak dira. Oztopo horiek gainditzeko balio du Tumatxak , eta benetan taldean memoriak, terminologia eta itzulpenak elkartrukatzeko modua eskaintzen du. Gainera, sare edo elkarlan talde batean, programa espefizikorik izan gabe ere memoriak kontsultatzeko modua ematen du, bilaketak online eginez terminologia-aukerak esku eskura utziz.

Tumatxa software librea da. Ez da etxeko ordenagailurako programa bat, Interneteko erabiltzaile arruntak edo itzultzaile freelance bere kasa instalatzeko modukoa. Web aplikazioa da hau: Zope web aplikazioen zerbitzaria darabil oinarri gisa, eta Linux sistema eragilea duten makinetan dabil. Zope-rekin esperientzia ezinbestekoa da Tumatxa webgune batean, Intranet batean edo eremu lokal batean instalatzeko.

Ezaugarriak

Tumatxa itzulpen-korpusen biltegi eta kudeatzailea da. TMX fitxategiak kudeatzen ditu. Itzulpen memorien trukerako formatu estandarra da TMX, eta itzulpen memoriako software ezagunek (Dejavu, Trados, Wordfast) ezagutzen dute, bai inportazio zein esportazioetan. Ez bakarrik fitxategiak gorde eta kudeatzen ahal dira Tumatxarekin. Bilaketa gaitasun indartsua du Tumatxak, fitxategiek gordetzen dituzten sorburu-hizkuntzako eta xede-hizkuntzako segmentuetan. Horrela, online kontsulta daitekeen adibideen hiztegia bihurtzen da Tumatxa, itzulitakoak beti kontestuan eskainiz. TMX memoriez gain, .po fitxategien formatua ere badarabil. Software lokalizazioan erabiltzen da formatu hori.

Tumatxaren bi demo ditugu webgune honetan ikusgai. Nabiga itzazu haietan, tresnaren baliagarritasun batzuk ezagutzeko.

Izena

Tumatxa euskal argotezko berba, Antton Olariagak edo Zakilixutek asmatu zuen, ez dakigu zehatz nork. Ingelesezko too much esamoldetik eratorria da, eta garai batean gaztelaniaz demasiao esaten zen hura adierazten du. Gaur egunean, inork ez du demasiao esaten gaztelaniaz, akaso qué pasada! edo horrelako zerbait. TuMatXa hitzean TMX estandarraren siglak ere irakurtzen ahal dira.