Interprete eta itzultzaileak behar dira EFS 2003rako

2003 Apirila 11

Babels sarea intreprete eta itzultzaileen bila ari da, musutruk lan egiteko hurrengo Europako Foro Sozialean, (EFS) 2003ko azaroaren 12tik 25era Frantzian (Paris, St Denis, Bobigny eta Ivry).

Florentzian 2002an egindakoaren ondotik, hau izango da Europako bigarren foro soziala, betiere Porto Alegre-ko Munduko Foro Sozialaren izpirituaren barnean egina.

Europako Foru Soziala eztabaida, elkarretaratze eta hausnarketa gune eleaniztun bat da, 6 hizkuntza ofizialetan: alemana, ingelesa, gaztelera, frantsesa, italiera eta nazioarteko zeinu hizkuntza. Hala ere, beste hizkuntza asko ere erabil daitezke, ordezkaritza bakoitzaren beharren arauz.

BABELS - www.babels.org

Babels borondatez lan egiteko prest diren interpreteen nazioarteko sare bat da, eta helburua du foro sozialetan eta gisako beste nazioarteko bilkuretan sortzen diren interpretazio beharrak asetzea. Florentziako Fororaren karietara sortu zen 2002an, eta orduko hartan Europako boluntarioen koordinatzaileei esker, bi hilabeteren epean 7 herrialdetako 350 bat interprete elkartzea lortu zuen.

Informazio gehiago: fsesf@babels.org.