'Munduko poeta emakumezkoak: errezitaldi bat', Zarautzen
Munduko poeta emakumezkoak: errezitaldi bat izena jarri diote ostegun arratsaldean Zarauzko Garoa liburu dendan egingo den literatura ekitaldiari. Bertan, Munduko Poesia Kaierak bildumako emakumeen zenbait poemaren irakurraldia eskainiko dute Itxaro Bordak, Maite Lopez Las Heras eta Garazi Ugaldek, Isabel Etxeberriaren eta Maialen Berasategiren gidaritzapean.