Zuzentzaileen Nazioarteko Egunean, «Zuzentzaileak solasean», Iruñean

2021 Urria 27
Zuzentzaileen Nazioarteko Egunean, «Zuzentzaileak solasean», Iruñean

Karrikiri elkartean izango da solasaldia, eta streaming bidez ere ikusi ahal izango da. Horren berri gogorarazi ez ezik, beste zuzentzaile batzuen ekarpenak ere ekarri ditugu gaur hona, begi-belarrien gozamenerako.


Urriaren 27a, Zuzentzaileen Nazioarteko Eguna. Aurten, ekitaldi bat antolatu dugu eguna ospatzeko: «Zuzentzaileak solasean». Fernando Rey eta Amaia Lasheras elkarrizketatuko ditu Aitor Blanco ofiziokideak. Karrikiri elkartean izango da,  19:30etik 20:30era, eta YouTubeko esteka honetan eskainiko dugu zuzenean.

Bestalde, «Itzulpengintza lanbide» ikus-entzunezkotik, Mirentxu Larrañagaren ekarpena ekarri nahi izan dugu. Izan ere, Larrañagak –Berria egunkariko zuzentzailea baita–, asko esaten du, hitz gutxitan, ofizio duen jardunari buruz.

Gainera, atzo, Euskalerria Irratiko Irrintzi plaza programan, EIZIEko kide Fernado Rey eta Itziar Diez de Ultzurrun elkarrizketatu zituzten Zuzentzaileen Egunaren harira. Entzun hemen.

Zorionak zuzentzaile guztioi!