«Rifqa: Honengatik egiten dugu dantza» errezitaldia, Iruñean (EIZIEren Batzar Nagusian)

2025
Martxoa
29
Noiz:
2025/03/29 13:00
2025/03/29 14:00
Non:
Euskaldunon Biltoki elkartea
Gehitu zure egutegira
iCal

Ekitaldiak

Aurten, EIZIEk Iruñean egingo du Batzar Nagusia, eta ekitaldi kultural bat ere antolatu du, publikoari irekia. Errezitaldi musikatu bat izango da bileraren ostean eta bazkalaurretik, eta gonbidatua da hurbildu nahi duen oro.

«Rifqa: Honengatik egiten dugu dantza» emanaldian, Mohammed el-Kurd poeta palestinarraren poema itzuliak izango ditugu entzungai. Eider Beobide itzultzaileak errezitatuko ditu poemok, Xalba Ramirezen eta Peru Galbeteren musikaz lagundurik.