«Kalkoak» ikastaroa (online) - EIZIEk antolatua
Iraila
28
- Noiz:
-
2023/09/28 16:30
2023/09/28 18:30 - Non:
- Zoom plataforma
- Gehitu zure egutegira
- iCal
Irakaslea: Amaia Lasheras
Hizkuntza guztiek jasaten dute ingurukoen eragina, neurri batean edo bestean, baina auzo-hizkuntzetan egiten dena kopiatzea ezinbestekoa izan daiteke hizkuntza bat gizarte-aldaketetara arrakastaz egokitzeko. Hizkuntza batek beste baten eredutik berera egokitzen duen egiturari esaten zaio kalko.
Saioan zehar, kalkoei buruzko hausnarketa bat eginen dugu (zer izan daitekeen kalko okerra eta zer ez…), eta euskaraz gaur egun maiz topatzen ditugun zenbait kalko «oker» aztertu. Gero, denon artean, horietarako aukera jatorrak proposatuko ditugu.
Informazio gehiago, hemen.