Lege oharra
Identifikazio-datuak
EIZIE (Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea) da www.eizie.eus webgunearen jabe. EIZIEk Donostian du egoitza, Zemoria kaleko 25. zenbakian. IFK: G20171682. Posta elektronikoa: bulegoa@eizie.eus eta telefono zenbakia: +34 943 277 111.
EIZIEk erabiltzaileen esku jartzen ditu webgune honetako edukiak. Webgunea erabiltzeak erabiltzaile izatea dakar, eta horrek esan nahi du webgunera sartzean indarrean dauden baldintza orokorrak onartzen direla.
Erantzukizuna eta bermeak
EIZIEk ahalmena du webgunean dagoen informazioa edo haren konfigurazio zein itxuraren aldaketak eta eguneraketak egiteko, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe.
EIZIEk ez du bermatzen ez dela akatsik izango webgunera sartzerakoan, ez webgunearen edukian ere, ez eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu akats horiek saihesteko eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpondu edo eguneratzeko.
Bai webgunerako sarrera, bai bertan dagoen informazioaren erabilera, erabiltzailearen ardurakoak izango dira. Aipatutako sartzeak edo informazio erabilerak sor dezakeen ondorio edo kaltearen inguruan, EIZIEk ez du inolako erantzukizunik izango, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorioak diren egintza guztietan izan ezik.
EIZIEk ez du bere gain hartzen inolako erantzukizunik, webgunean aipatzen diren hirugarrenekin egindako esteken konexio edo edukietatik sor daitekeenik.
Jabetza Intelektuala
Webgune honetako edukiak Creative Commons-en Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa baimenaz babesturik daude, non eta ez den besterik adierazten.
Baimen horrek askatasuna ematen dio erabiltzaileari webgunearen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) kopiatu, banatu eta jendaurrean hedatzeko, eta, eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko.
Bete beharreko baldintza hauekin: Alde batetik, edukien jatorria aitortzea, kopiatutako edo eratorritako lanaren oinean hauxe adierazita: "Iturria: www.eizie.eus", eta, bestetik, eratorritako lanak lizentzia berdinarekin partekatzea.
Pribatutasuna eta datu pertsonalak
Webgunean sartze hutsak ez du erabiltzailea behartzen erregistratzera edota datu pertsonalak eman behar izatera.
Webgunean dauden formularioak betetzearekin batera, erabiltzaileak baimena ematen du bere datu pertsonalak EIZIEren fitxategian gordetzeko, honako jarduera hauetarako: jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuteko, erabiltzailearekin harremanetan jartzeko, haren intereseko izan daitezkeen zerbitzu eta produktuen kudeaketa-lana egiteko eta elkartearen jarduerari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko.
Erabiltzailearen datu pertsonalak modu konfidentzialean tratatuko dira. Izan ere, EIZIEk datu pertsonalen babeserako indarrean den araudia betetzen du, eta izena emana du Datuen Babeserako Agentziaren Erregistro Orokorrean.
Nolanahi ere, DBAOren arabera, datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko edo tratamenduari aurka egiteko eskubidea du erabiltzaileak, horretarako EIZIEren egoitzara joz edo helbide elektroniko honen bidez: bulegoa@eizie.eus
Cookieak
Zer da cookie bat?
Cookie bat web zerbitzari batek erabiltzailearen fitxategi sisteman idazten duen testu fitxategi txiki bat da. Horrela, zerbitzariak erabiltzaile konkretu batekiko orri independenteak erakutsi ditzake. Cookien bidez nabigatzen ari denaren inguruko ohiturak ondorioztatu daitezke eta ondorioz cookien erabilera maltzurra egin daiteke. (Wikipedia)
Webgune honek ze motatako cookieak erabiltzen ditu?
- Saio cookie-ak: saio cookieak memorizatu egiten dira eta soilik denbora bateko balioa dute. Cookie hauek ez dute informazioa modu iraunkorrean gordetzen ordenagailuaren disko gogorrean. Izena emandako erabiltzaileentzat erabiltzen dira.
- Hizkuntza cookie-ak: erabiltzaileak webgune honetan nabigatzeko erabili duen hizkuntza gordetzen du soilik, hurrengoetan hizkuntza hori erabili ahal izateko zuzenean.
- Estatistika cookie-ak: erabiltzailearen gailuan cookie bat sortzen du kanpoko analitika tresna batek (Google Analytics). Cookie hau soilik bisitan sortzen da, eta aurrerago egiten dituen bisitetan erabiltzailea modu anonimoan identifikatzeko balioko du. Cookie honen helburu nagusiak honakoak dira:
- Erabiltzaileen identifikazio anonimoa baimentzea (nabigatzaileak eta gailuak identifikatzen ditu, ez pertsonak) eta aldi berean bisitarien gutxi gorabeherako kopurua eta igarotzen duten denbora.
- Modu anonimo batean eduki bisitatuenak ezagutzea eta aldi berean bisitarientzat eduki erakargarrienak zeintzuk diren jakitea.
- Sartzen ari den bisitaria berria den edo bisita errepikatzen ari den jakitea. Informazio gehiago izateko: Google Analytics
Nola desgaitu cookie-ak nabigatzailean?
Gaur egun nabigatzaile gehienek erabiltzaileri aukera ematen diote cookie-ak onartu nahi dituen edo ez eta zeintzuk nahi dituen konfiguratzeko. Doikuntza horiek nabigatzailearen menuko “aukerak” edo “lehentasunak” ataletatik moldatu daitezke. Hauek dira nabigatzaile garrantzitsuenetan cookie-ak itxuratzeko jarraitu beharreko oinarrizko pausoak:
- Chrome: Ezarpenak > Erakutsi aukera aurreratuak > Pribatutasuna > Edukiaren ezarpenak
Informazio gehiago nahi izanez gero, Googleren arretara edo nabigatzailearen laguntza gunera jo beharko da. - Firefox: Tresnak > Aukerak > Pribatutasuna > Historia > Ezarpen pertsonalizatuak erabiliko ditu historiarako. Informazio gehiago nahi izan ezkero, Mozillaren arretara edo nabigatzailearen laguntza gunera jo beharko da.
- Internet Explorer: Tresnak > Interneteko aukerak > Pribatutasuna > Ezarpenak
Informazio gehiago nahi izan ezkero, Microsoften arretara edo nabigatzailearen laguntza gunera jo beharko da. - Safari: Ezarpenak > Segurtasuna
Informazio gehiago nahi izan ezkero, Appleren arretara edo nabigatzailearen laguntza gunera jo beharko da. - Opera: Ezarpenak > Aukerak > Aurreratua
Informazio gehiago nahi izan ezkero, Operaren arretara edo nabigatzailearen laguntza gunera jo beharko da.