EIZIE elkartearen 2009ko Batzar Nagusia
EIZIEk, Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak, 2009ko otsailaren 28an egingo du urteko Batzar Nagusia, Iruñan. Ohi bezala, zuzendaritza batzordeak joan den urteko ekimenen berri emango du, eta elkarteak aurtengo ekitaldian jorratuko dituen lan ildo nagusiak ere eztabaidatuko ditu batzarrak. Horrez gain, zuzendaritza batzordea berrituko da; besteak beste, lehendakari berria izendatuko da. Eguna: 2009ko otsailak 28 (larunbata), goizeko hamarretan hasita. Lekua: Iruñeko Biltoki elkartea (Ezkaba plaza, Txantrea auzoa)