Galeserara itzuli Patagonian

2005 Azaroa 10
Galeserara itzuli Patagonian

Britainia Handiko news.telegraph egunkari elektronikoak argitaratu duen albistearen arabera, Patagonian jaio eta bizi den argentinar emakume bat kontratatu dute, lehenengo aldiz, agiri ofizialak ingelesetik galeserara itzultzeko, Britainia Handiko itzultzaileek baino ordainsari apalagoa eskatzen baitu.

Galeseko agintarientzat lan egiten duen Cyfiethu Cymunedol Conwy itzulpen agentziak, Llanrwst hirian, Galeseko iparraldean, Patagoniako itzultzaileen bila jotzea erabaki zuen, lansaio osoan ari zitzaion azken itzultzaileak lana uztea erabaki zuenean.

Galeseko itzultzaileek ez bide dute onartzen 1.000 hitzeko 103,7 euroko ordainsaria jasotzea, baina dirudienez Patagoniakoek, aldiz, onartzeko prest daude.

Hegoamerikako galestar kolonia 1865ean sortu zen, Michael D Jones abadeak bertara joatea erabaki zuenean, 150 jarraitzaileekin batera, erlijio askatasun handiagoaren bila.