Liburuaren Eguna. Lehiaketa bat (2021)

Apirilaren 23an, Liburuaren Eguna ospatzeko, Literatura Unibertsala eta Urrezko Biblioteka bildumen gaineko lehiaketa bat prestatu genuen.

liburuareneguna_2021.png

10 galderako galdetegi bati erantzunez hartu zuen parte jendeak –jende askok–, eta bi sari banatu genituen, zozketa bidez: lehen zozketa galdera guztiak ondo erantzun dituztenen artean egin genuen, eta bigarrena, berriz, parte hartu zuten guztien artean.

Xabier Artolak irabazi zuen lehen saria (Literatura Unibertsala bildumako liburu bat eta Urrezko Bibliotekako beste bat) eta Nagore Atelak bigarrena (Literatura Unibertsala bildumako liburu bat edo Urrezko Bibliotekako bat).

Nagore_saria_LE2021.jpg
Nagore Atela saria jasotzen Mila Garmendiaren eskutik.

Ikus galdetegiaren erantzunak albiste honetan.