Euskalbar
Euskalbar euskarari lotutako web baliabideak modu errazean atzitzea ahalbidetzen duen tresna informatikoa da. Euskalbar Mozilla Firefox web nabigatzailearen gehigarri gisa erabiltzen da, eta Chorme nabigatzailean ere bai.
Euskalbarri esker, hitzak bila daitezke sarean dauden euskarazko hiztegi, corpus eta beste hainbat baliabideetan. Euskaratik ingelesera, frantsesera, gaztelaniara, alemanera, latinera eta japonierara itzul daitezke, bai eta kontrako noranzkoan ere. Web nabigatzailean azaltzen den barra bati esker, euskarazko hiztegi eta baliabideetan bilaketak egiteko bide erosoa sortzen du. Barraren bidez ez ezik, aukeratutako testu baten gainean ere egin daitezke bilaketak, eskuin-klika erabiliz. Bilaketa arruntez gain, bilaketa konbinatuak ere egiten ditu Euskalbarrek, eta hainbat hiztegitatik bildutako bilaketak orrialde bakarrean erakusten.
HiztegiBar, berriz, Chrome nabigatzailearen gehigarria da.