M8: Emakumeen Nazioarteko Eguna

2022 Martxoa 8
M8: Emakumeen Nazioarteko Eguna

Euskal emakume itzultzaile aitzindarien inguruko artikulu bat berreskuratu nahi izan dugu emakumeon eguna ospatzeko.


Iaz argitaratu genuen Senez aldizkarian Ainhoa Salaberria Garmendiaren «Euskal emakume itzultzaile aitzindariak (Bizenta Antonia Mogel Elgezabaletik 1970eko hamarkadara arte)» artikulua.

Bizenta Antonia Mogel Elgezabaletik 1970eko hamarkadara bitartean literatura euskaratu zuten euskal emakume itzultzaile aitzindariak aztertzea eta ikusaraztea du xede Salaberriaren lanak.

Ikus hemen beste artikulu interesgarri batzuk ere (2021eko martxoaren 8an berreskuratuak).

Zorionak emakume itzultzaile, zuzentzaile eta interprete guztioi!