«Haur eta Gazte Literatura itzultzen» - 2015

Helburuak

Garbi dago haur eta gazte literatura (HGL) genero periferikoa dela. Horrek, ezbairik gabe, desabantaila ugari dakartza, baina abantailak ere baditu: zenbaitetan, HGLren sukaldean egosten dira gerora Literatura Handiaren jangela dotorean zerbitzatzen diren plater interesgarri batzuk.

Gainera, periferikotasun horrek, itzulpengintzaren ikuspegitik, hainbat adituk proposatutako estrategia berriak saiatzeko bidea ematen du. Nola egokitu daiteke album ilustratu bat edo poema bat gure haurrek irakurria eta onartua izateko?

Hori guztia eta gehiago landuko da ikastaro honetan, testuekiko eta irudiekiko dialogoan, ariketa eta adibide askoren bitartez.

Irakaslea

Manu Lopez Gaseni

Non

Gasteizen, EHUko Letren Fakultatean

Noiz

2015eko ekainaren 22an, 23an eta 24an

Ordu-kopurua

Guztira, 12 ordu (4 orduko 3 saiotan)

Ordutegia

16:00 - 20:00

Programa

Lehen saioa:

  • HGL itzultzeari buruzko kontu jakingarriak: izaera periferikoa, beste generoetarako laborategia, ohiko joerak, proposamen berriak…
  • Itzultzailearen tresneria: zenbait hiztegi mota
  • HGLko narratiba euskaratzen (I).

Bigarren saioa:

  • Egin diren itzulpenak: harri berean bi aldiz ez behaztopatzeko gida.
  • HGLko narratiba euskaratzen (eta II).
  • HGLko poesia euskaratzen.

Hirugarren saioa:

  • HGLko album ilustratuak euskaratzen.
  • Alderantzizko itzulpena: itzultzailearen tresneria: zenbait hiztegi mota. Euskal HGL gaztelaniaratzen.

Hizkuntzak: es-eu, en-eu, eu-es

OHARRA: Ahal duenak bere ordenagailu eramangarria ekarri behar du ikastarora. Ezinezkoa zaionak idatz dezala EIZIEko bulegora: eizie@bulegoa.eus.

Prezioa

-EIZIEko bazkideek: 125 euro -Ez bazkideek: 185 euro

Izena emateko epea

2015eko maiatzaren 27tik ekainaren 5era (biak barne)

Oharra

-Ikasle kopurua mugatua da, eta EIZIEko bazkideek izango dute lehentasuna.

-2015eko ekainaren 9an jakinaraziko zaie eskatzaileei onartuak izan diren edo ez.

IZENA EMAN