Nor da Nor barrutik eta kanpotik

Solasaldia_NdN_2021.jpg

Nor da Nor: kanpotik eta barnetik

Bego Montorio eta Maite Lopetegi

Gero eta jende gehiagok ezagutzen du NdN datu-basea kanpotik, baina barruraxeagotik erakusteko gogoa ere bagenuen. Historia pixka bat egin nahi izan dugu, nola sortu zen; gaur egun zer eskaintzen duen; nola elikatzen dugun, norekin; non ditugun zailtasunak, zergatik; zertan ari garen, nora iritsi nahi dugun… Izan ere, euskal itzulpengintzaren datu-basea 2014an aurkeztu genuen jendaurrean, baina, harrezkero, etengabe elikatzeaz gain, urrats berriak ere egin ditugu. 

NdNko kide Bego Montorio eta Maite Lopetegi arduratu dira aurkezpen hau egiteaz, Arantzazu Royo eta Mila Garmendia taldekideen laguntzarekin.

  • 2021eko apirilaren 7an
  • Online (Zoom)