Robinson Crusoe Eguzkiteka liburutegian - 2017

eguzkitekan.jpg
Donostia Kulturak Eguzkiteka inauguratu zuen uztailaren 7an, Kontxako hondartzako liburutegia, abuztuaren 31ra arte.

Inaugurazio ekitaldian, Daniel Defoe ingeles idazlearen Robinson Crusoe liburua irakurri genuen hainbat hizkuntzatan, eta han izan zen EIZIE, antolatzaileek gonbidaturik.

eguzkiteka1.jpg

Izan ere, Robinson Crusoe liburua, Aintzane Ibarzabalek itzulia, lehenik Literatura Unibertsala bilduman argitaratu zen, 1997an, eta Urrezko Bibliotekan berrargitaratu zen gero testua berrikusi eta eguneraturik, 2012an.

eguzkiteka2.jpg

Irakurketari ekin aurretik, Amaia Apalauzak Literatura Unibertsala eta Urrezko Biblioteka bildumak izan zituen hizpide: haien historia labur bat eskaini zien liburutegiaren lehen egunean bertara hurbildu zirenei. Irakurraldia amaitu ondoren, Aintzane Ibarzabalek berak Defoeren libururaren itzulpenaz hitz egin zigun, orain dela hogei urte itzuli arren (eta duela 5 berrikusi) oso gogoan baititu itzulpen haren pozak eta nekeak.