Euskal literatura, polonieraz - 2011
Euskara-Poloniera literatur itzulpen mintegia
Poznan-Gasteiz
Hamar euskal idazle garaikideren hamabi ipuin edo pasarte polonieraz eta Ryszard Kapuściński idazle eta kazetari poloniarraren hitzaldi bat euskaraz, horra Poznan-Gasteiz mintegiaren emaitza, UAM unibertsitateko zenbait ikasle eta ikasle ohiren lana, Amaia Donés UAMeko euskara irakurlearen eta Bego Montorio itzultzaile eta EHUko irakaslearen gidaritzapean egina (2010eko azaroan).
Polonian argitaratu den paperezko argitalpenaren osagarri, webgunera ekarri nahi izan ditugu ipuinok, gure zereginetako bat baita euskal itzulpengintzaren inguruan garatzen diren ekimenak sustatzea, horien berri eman eta zabaltzea.
Hona hemen Poznan-Gasteiz mintegian itzulitako hamabi ipuinak polonieraz:
- Arrate Egaña: Książki, nic więcej (Liburuak besterik ez)
- Jon Martin: Łódka (Txalupa)
- Julen Gabiria: Dzwoni w każdy wtorek (Asteartero deitzen du)
- Lander Garro: Tak wiele miejsc (Hainbeste herri)
- Jon Gaztelumendi: Kiedy patrzy księżyc (Ilargiak begiratzen duenean)
- Arantxa Iturbe: Maria i Józef (Maria eta Jose)
- Arantxa Iturbe: Czerwona chusta na szyi (Pañuelo gorria lepoan)
- Karmele Jaio: To nie jest Hollywood (Hau ez da Hollywood)
- Karmele Jaio: Zamrożony lot (Hegaldi izoztua)
- Edorta Jiménez: Głosy wielorybów (Baleen berbaroa)
- Mariasun Landa: Krokodyl pod łóżkiem (Krokodiloa ohe azpian)
- Eider Rodriguez: Koci ludzie (Katu-jendea)
Ikusi ipuin guztiak dokumentu bakarrean
Irakurri hemen Ryszard Kapuścińskiren hitzaldia
Ez dira hauek euskarazko eta polonierazko literaturen arteko lehen trukeak. 1992an, Obabakoak.W poszukiwaniu ostatniego slowa -Azken hitzaren bila pasartea- argitaratu zen, eta, 2000n, Pewnej nocy w parku. Opowiadania baskijskie ipuin antologia. Senez itzulpen aldizkarian ere argitaratu dira euskarazko bi ipuin polonieraz: Adam Zawiszewskik 2005ean itzulitako Jokin Muñozen Hausturak, eta Joanna Janiszewskak 2008an polonieraz emandako Xabier Montoiaren Irapuato. Polonieratik euskarara, berriz, Jaroslaw Iwaszkiewicz-en Wilkoko andereñoak ekarri zuen Adam Zawiszewskik, Literatura Unibertsala bildumaren barruan.
Gogoan hartzekoa da 1991n hasi zirela euskarazko eskolak ematen Poznango UAMen, eta, 2004az geroztik, espezializazio hizkuntza da euskara.
(ItzulBaita proiektuaren baitan antolatua)