Langune - Hizkuntzen kudeaketa mundu global batean - 2010

Hizkuntzaren industrien sektoreko eragileak (EIZIE barne) biltzen dituen Langune elkarteak Hizkuntzen kudeaketa mundu global batean ikastaroa antolatu zuen EHUko Udako Ikastaroen barruan.

Ikastaro horretako ekitaldietako bat Itzulpengintza eta teknologia. Zertan aldatuko da itzultzailearen lana? mahai-ingurua izan zen, eta ItzulBaitako Bego Montoriok hartu zuen parte, Maramara taldeko Ritxi Lizartza, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gotzon Egia eta Eusko Jaurlaritzaren Itzulpen Zerbitzu Ofizialeko Eneko Oregirekin batera, Elhuyar Fundazioko Inaki Irazabalbeitiak moderaturik.