Liburuaren Nazioarteko Eguna. Lehiaketa bat

Apirilaren 23aren bueltan, Liburuaren Eguna ospatzeko, Literatura Unibertsala eta Urrezko Biblioteka bildumen gaineko lehiaketa bat prestatu genuen.

10 galderako galdetegi bati erantzunez hartu zuen parte jendeak –jende askok–, eta bi sari banatu genituen, zozketa bidez: lehen zozketa galdera guztiak ondo erantzun dituztenen artean egin genuen, eta bigarrena, berriz, parte hartu zuten guztien artean.

Mikel Ayllonek irabazi zuen lehen saria (Literatura Unibertsala bildumako liburu bat eta Urrezko Bibliotekako beste bat) eta Itziar Santínek bigarrena (Literatura Unibertsala bildumako liburu bat edo Urrezko Bibliotekako bat).

Ikus galdetegiaren erantzunak albiste honetan.