Idazlea itzultzaileen lantegian - 2009

Txartela2009.jpg

Karlos Linazasoro

Hamaika kontu

Gasteizen, 2009ko irailaren 22tik 24ra

Ignacio Aldecoa Kultura Etxea

Euskaratik beste hizkuntzetarako literatur itzulpengintza sustatzeko ahaleginari jarraituz, aurten ere itzulpen lantegia antolatu du EIZIEk.

Aurtengoan Karlos Linazasororen Diotenez liburuko hamaika narrazio labur gaztelaniara (bi), frantsesera eta ingelesera egindako itzulpenak lantzen eta eztabaidatzen jardun dute horretarako gonbidaturiko itzultzaileek. Egileari ere gaztelaniazko bertsio bat eskatu zaio aurten, itzultzaileek egindakoarekin alderatu eta autoitzulpenari eta itzultzeko estiloei buruzko hainbat ondorio ateratzeko.

lanean.jpg

Lehen egunean gaztelaniazko hiru itzulpenak erkatu, eztabaidatu eta landu dira; bigarrenean, gauza bera egin da ingeles eta frantses itzulpenekin. Hirugarrenean, azkenik, egindako lan eta eztabaiden ondorioak bildu dira.

Lantegia Gasteizen egin da, 2009ko irailaren 22tik 24ra, Ignacio Aldecoa Kultura Etxean Itzultzaile hauek jardun dute:

denak.jpg

Parte hartzaileek Euskadi Irratiko Arratsaldekoa saioan eman zuten esperientziaren berri.

Jendaurreko ekitaldia

Azken egunean, lantegikide guztiak mahai-inguru batera bildu dira esperientziaren berri emateko. Horrez gain, Linazasororen hamaika kontu lau hizkuntzatan entzuteko parada izan da, eta ekitaldiari amaiera emateko zenbait testu argitaragabe ere irakurri ditu.

Jendaurreko ekitaldia Gasteizko Ignacio Aldecoa Kultura Etxean izan da, irailaren 24an, 19:00etan.

Argitalpena

Aurreko urteetan bezala, lantegiaren emaitza SENEZ aldizkariaren zenbaki berezi batean bildu dugu. Sarreratxo baten ondoren, narrazio laburren bost bertsioak argitaratu dira, Juan Azpeitia ilustratzailearen irudiekin batera.

Aurreko edizioak