Idazlea itzultzaileen lantegian - 2007

Txartela2007.jpg

Literatur itzultzaileen lantegia antolatu zuen EIZIEk laugarrenez, euskaratik beste hizkuntzetarako literatur itzulpengintza sustatzeko asmoz. 2007ko irailaren 10etik 13ra egin zen lantegia, Durangoko Ibaizabal ikastolan.

Aurreko urteko Euskadi Saria jaso duen obraren idazlea gonbidatu ohi dugunez, Iban Zalduaren lan bat beste lau hizkuntzatara itzultzeko saioa egin genuen: frantsesera, alemanera, italierara eta gaztelaniara.

mahaia.jpg

Itzalak liburutik izen bereko narrazioa aukeratu zuen lantegirako idazleak berak, eta hizkuntza horietara Fermin Arkotxa-k, Christiane Bendel-ek, Roberta Gozzi-k eta Angel Erro-k aldatu zituzten, hurrenez hurren.

Ohi bezala, azken egunean mahai-inguru batean bilduta eman zuten lantegiaren berri parte hartzaileek, eta narrazioaren pasarte bat (eta bera) bost hizkuntzetan entzuteko aukera izan genuen, Durangoko Landako Guneko ekitaldi aretoan.

Pasarteak entzungai:

Euskaraz - Iban Zaldua
Gazteleniaz - Angel Erro
Frantsesez - Fermin Arkotxa
Italieraz - Roberta Gozzi
Alemanieraz - Christiane Bendel

Senez aldizkariaren 33. zenbakian argitaratu dira lau itzulpenak, jatorrizkoarekin batera.

Hemeroteka

Europapress 07-09-06
Anboto astekaria 07-09-06
BIZKAIe 07-09-06
Sustatu 07-09-07
basqueliterature.com 07-09-08
El Pais 07-09-17 "Idazlea bere ispiluaren aurrean" erreportajea (J.A. Hernandez)
El Diario Vasco 07-09-17 "CSI-koak bezala, hor ibili dira nire ipuina disekzionatzen" (Felix Ibargutxi)