«Unibertsitateko zuzenketak» ikastaroa - 2013

NORENTZAT: Askotarikoak izan daitezke hartzaileak: lan nagusia edo parte bat testuak zuzentzea dutenak, inoizka horretan aritzen direnak, edo jarduera horretan interesa duen edonor (irakasleak, ikertzaileak, idazleak…). Bakoitzak bere neurriko ondorioak aterako ditu lantegitik.

HELBURUAK: Unibertsitateko testuen kalitateaz gogoeta egitea, adibide errealen gainean. Bertatik bertara jasotzea zuzentzaile oso aritu batzuen esperientzia eta ezagutzen berri. Nork bere ariketa egitea eta gainerako kideekin nahiz irakasleekin alderatzea. Zuzenketen kasuistika zabal samar bat osatzea.

EDUKIA: Unibertsitateko testu-zuzenketaren ikuspegi oso bat emango da, modu praktikoan. Zuzentzaileak bere egitekoaren berri emango du: prozedura, baliabideak, irizpideak, erabakiak, harremanak (testugilearekin nahiz itzultzailearekin)… Hainbat klasetako testuak landuko dira: sareko ikasmaterialak, liburuak, itzulpenak…

METODOLOGIA: Irakasle bakoitzak zenbait testu aurkeztuko ditu, bi modutan: zuzentzekoa, eta berak zuzendutakoa. Ikasleek aldez aurretik jasoko dituzte testuok. Saioan, batetik besterako bidea nola egin duen azalduko du irakasle bakoitzak. Saioetan, bere zuzenketa-sistema eta aukerak arrazoituko ditu irakasleak, kideen aukerak aztertuko, eta egindako lanaz gogoeta egingo du.

IRAKASLEAK: Iñigo Roque, Ander Altuna, Juan Garzia

ESKOLA-ORDUAK: 12 ordu, 3 saiotan (16:00 – 20:00)

EGUNAK:

A taldea -> 2013ko irailaren 18an, 19an eta 20an

B taldea -> 2013ko irailaren 23an, 24an eta 25ean

LEKUA: Gasteizen, EHUko Letren Fakultatean

PREZIOA: Bazkideak: 120,00 € // Ez bazkideak: 180,00 €

IZENA EMAN