Aldibereko interpretazio praktikak (es - eu - es) - 2011

Norentzat

Inoiz aldibereko interpretazioan jardun dutenentzat, eta praktikak egin nahi dituztenentzat.

Helburuak

  • Interpretazio teknika eta estrategietan trebatzea norabide bietara (gaztelania-euskara-gaztelania).
  • Komunikazio gaitasunak lantzea.

Edukia

Aldibereko interpretazio praktikak, kabinetan.

Irakasleak

  • Jaione Arregi Urizar, EHUko irakaslea eta Europar Batasuneko interpretea.
  • Idoia Gillenea Mujika, itzultzaile eta interpretea.

Noiz

2011ko urriaren 3tik 11ra, 4 saiotan:

Urriaren 3an -astelehena-, Jaione Arregi
Urriaren 4an -asteartea-, Jaione Arregi
Urriaren 10ean -astelehena-, Idoia Gillenea
Urriaren 11n -asteartea-, Idoia Gillenea

Ordutegia

Goizez izango da ikastaroa, 11:00etatik - 14:00etara

Ordu kopurua

Guztira, 12 ordu.

Non

Gasteizen, EHUko Letren Fakultatean, 1.44 laborategian.

Prezioa

Bazkideak: 110,00 €
Bazkide ez direnak: 180,00 €

Izena emateko epea

2011ko irailaren 22a

Oharra:

  • Ikasle kopurua mugatua da, eta EIZIEko bazkideek izango dute lehentasuna.
  • 2011ko irailaren 26an jakinaraziko zaie eskatzaileei onartuak izan diren edo ez.

IZENA EMAN