Itzulpen-memoriak

Bizkaiko Foru Aldundiko gaztelania-euskara itzulpen memoriak. Aldundiko itzulpenen kudeaketarako tresnei lotuta dagoenez, edukiak etengabe eguneratu eta hobetuko dira.

Gipuzkoako Foru Aldundiak landutako itzulpenen datu basea. Itzulpen unitateak jasotzen ditu: jatorrizko esaldia eta bere itzulpena, kodez loturik. Esaldia hizkuntza askotara itzulia baldin bada, hizkuntza guztiak azalduko zaizkio loturik. Etengabe eguneratzen du bere itzulpenen datu basea.

IZO-Itzultzaile Zerbitzu Ofizialak 2022an EHAAn argitaratutako lege guztien itzulpen-memoria jarri du eskuragarri.

BOEn argitaratutako sumarioak eta estatuko legeak daude sartuta, Itzultzaile Zerbitzu Ofizialak itzuliak.

IZOren itzulpen-memoria, IZOko eta Eusko Jaurlaritzako itzultzaileen lanaren emaitza, bertako zuzentzaileek gainbegiratuta.

Librezalek bere jardunean sortu dituen itzulpen-memorien bilduma.

Azken eguneratzea: 2023-02-15