Herrialde katalanetan

Traducción de literatura
Institut Ramon Llull

Deskribapena:
Katalanez nahiz okzitanieraz (Arango aldaeran) idatzitako lanak itzultzeko finantzaketa, honako modalitate hauetan: narratiba (helduentzat eta HGL), poesia, antzerkia, eleberri grafikoa eta pentsamendua (ez-fikzioa eta gizarte zientziak).

Onuradunak:
Argitaletxeak, enpresariak diren pertsona fisiko edo juridikoak, publikoak edo pribatuak, Espainiakoak edo atzerrikoak.

Ikus hemen beste laguntza batzuk.


Portal de subvenciones Institut d'Estudis Baleàrics
Institut d'Estudis Baleàrics

Deskribapena:
2024ko deialdia Balear Uharteetako literatura, pentsamendua, komikia eta ilustrazioa argitaratu eta sustatzeko.

Laguntza edizioari:

- Balear Uharteetan jaio edo bizi diren autoreen lanen itzulpenak argitaratzea, lurraldetik kanpo banatzeko.

Onuradunak:
Jarduera ekonomiekoetan edizioari lotutako epigrafe batekin izena eman duten pertsona juridiko edo fisikoak.


Subvenciones para la traducción literaria
Generalitat Valenciana

Deskribapena:
Argitaletxeek egindako literatura-itzulpen eleaniztunerako dirulaguntzak, eleaniztasuna sustatzeko.

Onuradunak:
Argitalpen-ekoizpena xede soziala duten pertsona juridikoek jaso ahal izango dituzte laguntzak, baldin eta beste hizkuntza batzuetan idatzitako literatura-lanak valentzierara itzultzeko eta/edo valentzierako literatura-lanak beste hizkuntza batzuetara itzultzeko konpromisoa hartzen badute.