Euskal Herrian

Etxepare Euskal Institutua

Literatura-itzulpenetarako dirulaguntzak

Diruz lagunduko den arloa:
– Jatorriz euskaraz idatzi eta argitaratutako literatura-lanak edozein hizkuntzatara itzultzea.
– EAEn erroldatutako idazleek jatorriz gaztelaniaz idatzi eta argitaratutako literatura-lanak euskara ez den beste edozein hizkuntzatara itzultzea.
– Argitaletxeentzako edizio eta sustapen gastuak.

Literatura laginak atzerriko hizkuntzetara itzultzeko deialdia

Jatorriz euskaraz idatzi eta argitaratutako literatura-obren laginak ingelesera edo frantsesera itzultzeko, obra horiek nazioartean sustatzeko xedez. Laginak basque.books atarian argitaratuko dira.

Euskaraz sortutako filmak eta antzerki lanak beste hizkuntzetara azpidazteko deialdia

Jatorriz euskaraz idatzi eta estreinaturiko filmak eta antzezlanak atzerriko hizkuntzetara azpidazteko/goititulatzeko laguntzak, obra horiek nazioartean sustatzeko.

Euskal sortzaile eta eragileak nazioarteratzeko bidaia-poltsetarako dirulaguntzak: literatura

(Mugikortasunerako dirulaguntzak)

Euskararen eremu geografikotik kanpo zinema eta literatura arloko sortzaileak eta eragileak nazioartekotzeko bidaia-poltsetarako dirulaguntzak.

Literaturan: literatura sektoreko eragileek (idazle, ilustratzaile, itzultzaile eta editore) literatura-alorreko nazioarteko ekitaldietan parte hartzeko dirulaguntzak, horietan libururen bat aurkeztu edo ordezkatu behar dutenean, literatura-sorkuntzaz jardun behar dutenean edo euskal ordezkaritza gisa doazenean.

Onuradunak: Pertsona fisikoak edo juridiko pribatuak.


Eusko Jaurlaritza

Literatura-argitalpenetarako dirulaguntzak. Euskarazko literatura-argitalpenak

Dirulaguntzen helburua da argitalpengintzan diharduten enpresek garatu beharreko euskarazko literatura-lanen urteko edizio-planaren argitalpen-kostuen parte bat ordaintzea.

Onuradunak: Argitaletxeak.

Kulturaren sustapenerako eta banaketarako dirulaguntzak: literatura (2024)

Literaturaren sektoreko sortzaileek (idazketa, ilustrazioa, itzulpena) eta argitaletxeak diren pertsonek edo entitateek 2024ko irailaren 1etik 2025eko abuztuaren 31ra bitartean Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo liburu eta literaturaren arloko azoka eta ekitaldi profesionaletan parte hartzeko egiten dituzten gastuak finantzatzeko dira.


Nafarroako Gobernua

Ediziorako laguntzak argitalpen enpresa eta profesionalentzat

Liburuak argitaratzeko laguntzak, bai ohiko euskarrian (papera) bai euskarri elektronikoan, betiere edukiak artearen, kulturaren edo zientziaren gainekoak badira