Urrezko Biblioteka
Azken argitalpenak
Ikusirik Literatura Unibertsala bildumako lehen 100 izenburuak eskuraezinak zirela, obra horiek paperezko liburu forman berreskuratzeko plangintza diseinatu zuen EIZIEk 2010. urtean, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailarekin duen lankidetza-hitzarmenaren bitartez.
Urrezko Biblioteka izena jarri zitzaion liburu berrargitaratuek osatuko duten bildumari, eta Elkar argitaletxeari esleitu liburuok argitaratzeko lana, lehiaketa publiko bidez.
Aspaldi itzulitako obrak direnez eta bitarte horretan euskarak berak hainbat gauza finkatu dituenez, orraztuak eta zuzenduak berrargitaratu dira itzulpenok.
Hemeroteka
- Urrezko Biblioteka digitalaren alde (G. Bereziartua, Argia, 2012-04-22)
- Berrargitalpenak (II) (M. Ibarluzea, Ardi txikia beti bildots bloga, 2012-05-22)