Walden baso irakurraldia, Alkizan

2022
Iraila
17
Noiz:
2022/09/17 18:00
Non:
Ur Mara museoa, Alkiza
Gehitu zure egutegira
iCal

Ekitaldiak

Hernani Kale Literatura Hernanitik kanpo irtengo da Alkizan irakurraldi partekatua egiteko, Ur Mara museoak urtero antolatzen duen programarekin bat eginez. Eguraldia lagun, basoan zehar egingo dute 5 geltokietako ibilbidea eta “Thoreau gunean” amaitu. Euria eginez gero, negutegian.

Musikaz lagunduta, Henry D. Thoreauren klasikotik pasarte hautatuak irakurriko dituzte, nork nahi duena, nahi duen eran.

Walden Danele Sarriugartek itzuli du, Katakrak argitaletxeak plazaratu du (2021).

Informazio gehiago, hemen.