'Teknologia itzulpengintzaren lagun' - EHUren Udako Ikastaroak - Online

2021
Iraila
3
Noiz:
2021/09/03 09:00
2021/09/03 16:15
Non:
Online zuzenean
Gehitu zure egutegira
iCal

Prestakuntza

EHUren Udako Ikastaroak: Teknologia itzulpengintzaren lagun

Noiz: Irailak 3

Ordutegia: 09:00 - 16:15

Nori zuzendua:

  • Profesionalak
  • Itzultzaile autonomoak edo itzultzaileak oro har

Helburuak:

  • Itzulpen automatikoari onura ateratzen ikastea.
  • OLI tresnak (ordenagailuz lagundutako itzulpenak egiteko tresnak) itzulpen automatikoarekin batera nola erabili ikastea.
  • Itzulpen automatikoa erabili arren, hizkuntza zaintzen ikastea.
  • Itzulpengintzaren eraldaketari buruz esparru ezberdinetako profesionalen ikuspegia ezagutzea.
  • Itzulpengintzak azken urtetan izan duen eraldaketaz hausnartzea eta iritziak partekatzea.
  • Itzulpengintzan erreferente diren erakundeen lan egiteko modua ezagutzea.

Irakasleak: Paula Alvarez, Jon Arbizu, Ander Irizar, Ixiar Iza, Saroi Jauregi, Elizabete Manterola, Cecilia Rico, Idoia Santamaría, Leire Segura

Hizkuntzak: euskara eta gaztelania

Balio akademikoa: 10 ordu