'Sorkuntza poetikotik itzulpengintzara', Ahots Planeta podcastaren zuzeneko emanaldian

2022
Maiatza
27
Noiz:
2022/05/27 19:30
Non:
Euskararen Etxea, Bilbo
Gehitu zure egutegira
iCal

Ekitaldiak

Ahots Planeta literatur podcast feministak zuzeneko saio berezi bat egingo du Euskararen Etxean: Sorkuntza poetikotik itzulpengintzara emanaldia.

Bego Montorio itzultzailea eta Leire Bilbao idazlea gonbidatu dituzte Garazi Albizua eta Idoia Carramiñana podcastaren gidariek (Euskal Idazleen Elkartea).

Ekitaldira bertaratzeko aukera izango da, baina Twitter Space-eren bidez ere entzun ahal izango da: @IdazleElkartea. Sarrera doakoa da, eta bertaratzen direnek «erregalia» dotore bat jasoko dute.