'Ikus-entzunezkoen itzultzaileen abenturak eta desbenturak' solasaldia, Errenterian

2023
Azaroa
15
Noiz:
2023/11/15 18:00
2023/11/15 19:30
Non:
Lekuona Fabrika
Gehitu zure egutegira
iCal

Ekitaldiak

Itzultzaileon lana oro har ikusezina izaten da, baina ikus-entzunezkoen itzultzaileena beste alor batzuetakoa baino ezezagunagoa da beharbada. Filmak eta telesailak itzultzen dituzula esan eta sarri galdetzen dizute: «Hara! Eta zer aktore bikoizten duzu?». Solasaldi honetan, ikus-entzunezkoen itzulpengintzak barne hartzen dituen diziplinez arituko gara. Halaber, itzultzaileen lanaren nondik norakoak ere jorratuko ditugu: lan-baldintzak, helburuak eta borrokak, euskarazko ikus-entzunezkoen egoera…

Parte-hartzaileak: Ane Garmendia Alberdi, Maider Lizoain Cotanda, Ion Zubizarreta Arturo

Solasaldia streaming bidez ere ikusi ahal izango da (aurreraxeago jarriko dugu esteka)