'Heriotzak Eduardo du izena' poesia-errezitaldia, Donostian
Martxoa
18
- Noiz:
-
2025/03/18 19:00
- Non:
- Ernest Lluch kultur etxea
- Gehitu zure egutegira
-
iCal
Formol laborategiak eta Susa argitaletxeak Heriotzak Eduardo du izena aurkeztuko dute.
Heriotzak Eduardo du izena esperimentu bat da, soinu instalazioa, performancea eta antzerkia uztartzen dituena, fisikoa eta birtuala denaren arteko mugak esploratu eta publikoaren eta eszenatokiaren arteko ohiko hesiak ezabatzen dituena. Mundu Poesia Kaierak jolas eszeniko bilakatu da. Poemek gai unibertsal eta sakonak lantzen dituzte, hala nola, bizitza eta heriotza, eztanda eta bakea, gelditasuna eta bibrazioa, isiltasuna eta kantua eta antzeko dualidadeak. Horiek proposamen dramaturgiko bilakatu dira, bizipen sentsorial bat eragiteko paisaia (edo pantaila) bat marraztuko da oholtzan, bideojoko batean bezala.