EHU Udako ikastaroak. 'Itzulpengintza, feminismoa eta hizkuntza gutxituak elkartrukean'
Uztaila
6
- Noiz:
-
2026/07/06 09:00
2026/07/07 17:15 - Non:
- Miramar jauregia, Donostia
- Gehitu zure egutegira
-
iCal
Ikastaro honek feminismoa, itzulpengintza eta hizkuntza gutxituen elkartrukea sustatu nahi du, ikuspegi akademikotik, profesionaletik zein sozialetik. Horretarako, hainbat arlotako agenteen ikuspegiak bildu nahi izan dira ikastaroan. Hain zuzen ere, itzulpengintza jarduera soziala den heinean itzulpen prozesuan parte hartzen duten pertsonek garrantzia handia dute, eta, horregatik beragatik, feminismoak funtsezko rola izan dezake itzulpengintzarako hurbiltze kritikoan. Ikastaro honen helbururik behinena teoria kritikoa, itzulpenaren praktika eta hausnarketa soziolinguistikoa sustatzea da.
(…) Ikus-entzunezko eremuan, literaturan eta hizkuntza-teknologietan jarriko da arreta. Hala, intersekzionalitateak ikus entzunezko itzulpenean duen presentzia eta irisgarritasuna jorratuko da. Halaber, kultur produktuen ekoizpenari lotuta, literatur eremuan ikuspegi feministak betetzen duen lekua ere aztergai izango da. Pentsamendu feministari loturiko itzulpenak argitaratzen dituzten argitaletxeen ikuspegia eskainiko da, bai eta testu feministen itzulpenean diharduten itzultzaileena ere.
Informazio guztia: Itzulpengintza, feminismoa eta hizkuntza gutxituak elkartrukean
Zuzendariak: Elizabete Manterola Agirrezabalaga eta Ane Irizar Melero.


