«Ahotsak eta harriak tankeen aurka: poeta palestinarren erresistentzia» errezitaldia, Gasteizen

2026
Martxoa
14
Noiz:
2026/03/14 13:00
2026/03/14 14:00
Non:
Izaskun Arrue Kulturgunea
Gehitu zure egutegira
iCal

Ekitaldiak

Aurtengo EIZIE Egunaren karietara, elkarteak ekitaldi kultural bat antolatu du, Izaskun Arrue Kulturgunean: «Ahotsak eta harriak tankeen aurka: poeta palestinarren erresistentzia»errezitaldia.

Genozidioa etengabekoa den honetan, palestinar ahotsak gurera hurbiltzeko beharraz oharturik eta itzulpena tresnatzat, palestinar herriaren erresistentzia ohoratzeko poesia errezitaldia da honakoa. Palestinarrak hiltzen, deserriratzen eta sarraskitzen dituzten bitartean, haien ahotsak hauspotu nahi ditugu tankeen aurka. Olibondoek zutik eta bonbek isilik  behar dute noizbait loreei buruz idatziko badute. Hauek dira martirien ahotsak kolonizazioaren zapalkuntzapean. Hau da hitzaren erresistentzia masakrearen aurrean.

Errezitatzaileak: Eider Beobide, Olatz Esteban, Oihane Gurrutxaga, Miren Irizar eta Ainhoa Salaberria