Itzultzailearen sukaldea (II)

Shakespeare bertsolari

Uda-gau bateko ametsa neurtitzen sukaldean

2014ko urriaren 30ean, Donostiako Lugaritz Kultur Etxean bildu ginen Shakespeareren Ametsa biziarazten programako bigarren sukalde-saiorako. Shakespeare bertsolaritzara hurbiltzea zen ideia, edo bertsolaritza Shakespearerengana. Beste era batera esanda, Juan Garzia Uda gau bateko ametsa obraren itzultzailearen lana eta bi bertsolarik obra horretako zenbait pasarteren gainean egin zezaketena elkarrekin jartzea, ea hortik zer ateratzen zen ikusteko.

Jon Martin eta Miren Ibarluzea bertsolariek parte hartu zuten lantegi horretan, Juan Garziarekin batera, eta, aurreko saioan bezala, Idoia Noble itzultzaile eta interpreteak egin zituen gidari lanak.

Bertsolari1.jpg

Saioaren aurretik, Lugaritzera bertaratzeko asmoa zutenek eskura izan zituzten bertan landuko ziren pasarte hauek: Bingen Ametzagaren euskarazko bertsioak prosan, Shakespeareren jatorrizkoekin batera.

Saioaren grabaketa laburtua, hemen.

Hemeroteka

Shakespeare bertsolari I – (Miren Ibarluzea, Bizkaie!)

Shakespeare bertsolari II – (Miren Ibarluzea, Bizkaie!)

Egun on, Shakespeare – (Felix Ibargutxi, El Diario Vasco, 2014/10/31)

Shakespeare bertsotan – (Iñaki Iñurrieta, 31 eskutik bloga, 2014/11/04)