Itzultzailearen sukaldea (I)

Uda-gau bateko ametsa, William Shakespeare

Lehen ekitaldi hau Itzultzailearen Egunean izan zen, irailaren 30ean, Gasteizko Letren Fakultateko Gradu Aretoan.

Jarduerak A Midsummer Night's Dream obraren euskaratze-prozesua bistaratzeko helburua zekarren, eta, girotzeko, Juan Garziak saiorako materiala prestatu zuen (itzulpenaren lagin batzuk eta obra kokatzeko lotura batzuk), parte hartu nahi izanez gero aldez aurretik lantzeko. Esteka honetan daude proposatutako lagintxoei Juan Garziak berak emandako itzulpenak.

Sukal1.JPG

Sukaldariak:

  • Juan Garzia, obraren itzultzailea
  • Larraitz Ariznabarreta, Shakespeare zalea
  • Maialen Berasategi, itzultzailea
  • Idoia Noble, saio-gidaria

Saioaren berri: