Sueño de una noche de verano (solasaldia)

BERTAN BEHERA

Ángel-Luis Pujanteren azken orduko arazo bat dela kausa, bertan behera utzi behar izan dugu ekitaldi hau. Barkatu eragozpenak.

************************

Shakespeareren Ametsa biziarazten ekimenaren barruan, Sueño de una noche de verano izango dugu hizpide oraingo honetan.

Ángel Luis Pujante gonbidatu dugu horretarako, Shakespeareren aditu, gaztelaniazko bertsioari buruz hitz egiteko, besteak beste. Juan Garziak eta biek jardungo dute antzerkiaren itzulpenaz oro har, eta bereziki Shakespeareren lanak gaztelaniaratzeaz.

2014ko azaroaren 27an izango da solasaldia, 19:00etan, 2016 Gunean (Donostiako Easo kalean).

Ingeles Literaturako irakasle da Murtziako Unibertsitatean 1981. urteaz geroztik, eta Shakespeareren lan guztiak jarri ditu gaztelaniaz (Sari Nazionala jaso zuen 1998an La Tempestad obraren itzulpenarengatik). Orobat, Shakespeareren harrerari buruzko ikerketa-proiektu baten zuzendari izan zen zortzi urtez.

Hemen duzue solasaldiari eta itzultzaileei buruzko informazio zehatzagoa.