Urruneko interpretazioaz, gertutik

Solasaldia_interpretazioa.jpg

Urruneko interpretazioaz, gertutik

Maria Colera eta Jaione Arregi


Pandemiak mundua hankaz gora jarri du, eta interpretazioa ez da salbuespena izan. Egun batetik bestera, interpreteak lanik gabe gelditu ziren. Hala ere, pixka batera, urrunekoaren berri entzuten hasi ginen han eta hemen. Larrialdiko konponbide batzuentzat edo lana ezinbestean aurrera ateratzeko modua beste batzuentzat, leku gero eta handiagoa hartzen ari da urruneko interpretazioa.

Kezka eta errezelo ugari pizten dituen modalitatea bada ere, interpretazio-zerbitzuak eskaintzeko beste aukera bat bihurtu denez, interesgarria iruditu zaigu urruneko interpretazioan eskarmentu handia daukan interprete batekin solasaldia antolatzea, urrunekoaren nondik norakoak gertutik ezagutzeko.

  • 2021eko ekainaren 4an
  • Online