«Gure gaztetxoak itzultzaile handiak» tailerra, Errenterian - 2021

Aurten ere, 2017az gero ohi dugun bezala, «Gure gaztetxoak itzultzaile handiak» tailerra antolatu dugu Errenterian, azaro-abenduetan, Errenteriako ikastetxeetako ikasleekin (5. eta 6. LH). Lekuona Fabrikan egin ditugu saioak, liburuz inguratuta, batzuk jatorrizko hizkuntzan argitaratuak eta beste batzuk, berriz, itzulpenaren hizkuntzan. Horra hor saioei hasiera emateko ingurune aproposa.

Patxi Zubizarretak ekin die saioei. Idazle gisa ezagutzen dute ikasleek, ez dakite itzultzailea ere badela, eta bere liburu batzuk berak itzuli dituela, eta beste asko beste itzultzaile batzuek itzuli dizkiotela, hizkuntza askotara itzuli dizkiotela… Adi-adi daude ikasleak, gero eta gogo handiagoz berek hasteko ipuin bat itzultzen.

gaztetxoak_errenteria_2021.jpg

Zain daukate Fernando Rey, gogotsu bera ere, horretan hasteko: prest dauka pantailan itzulgaia, eta hizkuntzen arteko zubien ibilbidea. Hasi da bidaia, eta gustatu zaie txangoa. Bidea zabala da, eta eroso dabiltza. Hemendik joan gaitezke? Bai. Eta hemendik? Zergatik ez, baina ondo pentsatu non dagoen helmuga. Iritsi dira. Ez da hain nekagarria izan! Musukoagatik ez balitz!

2021-12-09