«Zorion klandestinoa» Liburuaren Nazioarteko Egunean


Apirilaren 23an, irakurraldi bat egitekoak ginen Gipuzkoa plazan, Clarice Lispectorren Zorion klandestinoa (Literatura Unibertsala, 165) besapean hartuta. Izan ere, aurten 100 beteko dira Lispector jaio zela, eta aukera polita genuen haren liburua eskuetan hartu eta haren literaturarekin gozatzeko.

zorion_klandestinoa.jpg

Orduan, Iñigo Roque itzultzaileari eskatu genion liburuaren gaineko testu bat prestatzeko, irakurraldiari bide emateko, eta gaur berriro atera dugu tiraderatik, atzera ere aukera jarri zaigunez idazle brasildarrari omenalditxo bat egiteko.

 «Garaiz hago oraindik, Clarice».

2020-07-23