Found in Translation - 2015

Euskal PEN Klubak Basque Writing aldizkaria argitaratzen du urtero, euskaraz eta ingelesez, eta 2015eko alea euskal itzulpengintzari eskaini dio: Found In Translation.

Found In Translation (EUS).
Found In Translation (EN).

Batez ere euskaratik beste hizkuntzetara egiten den itzulpena izan dute ardatz zenbaki honetan. Laura Mintegik idatzi du sarrera (Euskal PENeko lehendakari ohia), eta itzultzaile ezagun askok parte hartu dute: Maria Colera, Iñaki Mendiguren, Sarah Turtle, Garazi Arrula, Elizabete Manterola, Aiora Jaka, Petra Elser, Henrike Olasolo eta Cristina Richarte.

Hizkuntza-Eskubideen eta Itzulpengintza Batzordearen bilera Bartzelonan

2015eko apirilean, PEN Internationaleko Hizkuntza-Eskubideen eta Itzulpengintza Batzordearen bileran izan ziren EIZIEko bi itzultzaile. Izan ere, gaiak euskal kulturan eta literaturan duen garrantziaz jabetuta, Euskal PENek EIZIEra jo zuen, Quebec-eko adierazpenera begira elkarlanean aritzeko. Horri esker, Petra Elser eta Maria Colera itzultzaileak izan ziren Bartzelonan, adierazpen garrantzitsu horri ekarpenak egiteko.

Quebec-eko Deklarazioa Itzulpen Literarioaz

2015eko urriaren 12tik 16ra biratean egin zen Quebec-en PEN Internationalen 81. Kongresua, eta kongresukideek oniritzia eman zioten, aho batez, Itzulpen Literarioari buruzko Quebec-eko Deklarazioari. Itzulpengintzaren garrantziaz ohartuta, are gehiago hizkuntza gutxituen literaturarentzat, PEN Internationalek tresna erabilgarria eman nahi izan die itzultzaileei beren eskubideak defendatzeko eta agerian jartzeko, isila eta ikusezina izaten den zeregin garrantzitsuari.