Lehiaketa bat Liburuaren Eguna ospatzeko!


LEguna20210423.jpg
CGVara

Literatura Unibertsala eta Urrezko Biblioteka bildumen gaineko 10 galderako galdetegi bat prestatu genuen Liburuaren Egunerako. Jende askok parte hartu zuen, eta, agindu bezala, bi sari banatu genituen. Lehen saria –bi liburu: Literatura Unibertsaleko bat eta Urrezko Bibliotekako beste bat– galdera guztiak ondo erantzun zituztenen artean banatu genuen, zozketa bidez, eta bigarrena –liburu bat: Literatura Unibertsaleko bat edo Urrezko Bibliotekako bat–, parte hartu zuten guztien artean. Lagun hauek izan dira irabazleak:

  • Lehen saria: Xabier Arola Zubillaga. Aukeratutako liburuak: Emily Brönteren Gailur Ekaiztsuak, Irene Aldasorok itzulia, eta William Faulknerren Hotsa eta Ardaila, Asun Garikanok itzulia. 
  • Bigarren saria: Nagore Atela Gurrutxaga. Aukeratutako liburua: Rebeca Westen Soldaduaren itzulera, Maialen Berasategik itzulia.

Nagore_saria_LE2021_web.jpg
Nagore Atela saria jasotzen, Mila Garmendiaren eskutik

Hemen utzi dugu GALDETEGIA (ezen ez lehiaketa), norbaitek bildumei buruz zenbat dakien probatu nahi badu ere.