«Sortzen jarraitzeko eskubidearen alde» adierazpena - 2015

2015eko azaroan, hainbat elkarte eta erakundek adierazpen publiko bat argitaratu zuten "sortzen jarraitzeko eskubidearen alde", eta EIZIEk bat egin du adierazpenarekin.

Izan ere, indarrean dagoen legearen arabera, egileak behartuta daude bi aukera hauetako bat hartzera, sortzen jarraitzekotan: erretiro-pentsioa kobratzea edo sorkuntzatik eratorritako lanaren etekinak kobratzea. Besteak beste, bateragarriak izan daitezen eskatzen dute egileek.

ADIERAZPENA

Sortzen jarraitzeko eskubidearen alde

2012az geroztik, 65 urtetik gorako sortzaile profesionalek bi aukera dituzte beren jardueran jarraitu nahi badute:

a) Beren pentsioa kobratzea, baina muzin eginez orduan ordainsaririk jasotzeari beren ikastaro, artikulu, hitzaldi eta egile-eskubideengatik, baldin eta diru-sarreretan urteko Lanbide arteko Gutxieneko Soldata garbia gainditzen badute.

b) Beren ezagutza, urtetako esperientziatik eratorria, zabaltzen edo legez dagozkion egile-eskubideak jasotzen jarraitzea, baina muzin eginez orduan beren pentsio kontributibo eta ez kontributiboari.

Sorkuntzaren sektoreak gure herrialdean azken urteotan zailtasun ekonomiko larriak jasan dituen arren, Gobernuak zehatu eta murriztu egin zuen sorkuntza, denon onerakoa dena.

Argiak dira aplikazio horren ondorioak:

  1. Kalte izugarria gure herrialdearen garapen intelektualari, eragotzi egiten baitzaie gure egileei ekarpenak egiten jarraitzea, noiz eta haien heldutasuna, eskarmentua eta jakituria baliatu daitezkeenean pisu intelektualaren premia gero eta handiagoa duen gizartea hobetzeko.
  2. Sortzaileen babesgabetasuna, bereziki errenta apalenak dituzten eta beren pentsio ez kontributiboak beren ezagutzaren bitartez osatu ez ditzaketenean.
  3. Kontribuzio apalagoa Ogasun Publikoari. Sortzaileek produzitzeari uzten badiote, diru-kutxa publikoei kontribuitzeari ere utziko diote.

Horregatik guztiagatik, EXIJITZEN DUGU:

  1. Bateragarriak izan daitezela pentsioa kobratzea eta sorkuntzatik eratorritako lanaren etekinak.
  2. Bertan behera utz dadila berehala Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak abiarazitako kanpaina, zeinaren bitartez eragindakoei eskatzen zaien aukera dezatela bizitza intelektualki aktiboa mantentzen jarraitzea ala erretiro-pentsioa jasotzea.
  3. Zabaldu dadila elkarrizketa-prozesu bat egile-erakundeekin irtenbide justu bat aurkitzeko, behin lan-bizitza aktiboa amaiturik artean beren talentua gure gizartearen ondare kultural eta zientifiko-teknikoari eskaini nahi diotenentzat.
  4. Sektoreari buruzko gogoeta eta azterketa prozesu baten bitartez, abenduaren 20ko hauteskundeetatik aterako den Gobernuak egin dezala arau berri bat, zeinak ahalbidetuko duen bateragarri izatea garapen sozial eta sorkuntzakoa denon eskubide sozial eta laboralekin.
Madrilen, 2015eko azaroaren 6an.

Adierazpena PDFan nahi izanez gero, hemen.

Seguir Creando plataforma

Informazio guztia hemen.

Hemeroteka

El conflicto de las pensiones sacude la literatura española (El País, 2016-01-22)
Un Premio Cervantes multado por cobrar la pensión y sus derechos de autor (El Español, 2016-01-12)
Inventario de jubilaciones (La Vanguardia, 2016-01-04)
Los autores al gobierno. Por el derecho a seguir creando tras la jubilación (ACE, 2015-11-10)