SENEZ aldizkariaren 35 urteak eta 50 zenbakiak ospakizun

Albiste pozgarria da, inondik ere, Senezen motako aldizkari bat 50. portura heltzea, paperezko jantzia aldean duen arren, aldagarri digitala ere dotore beztituta.

Ospakizunei ekiteko, elkarteak aldizkariaren azken zenbakia aurkeztu zuen prentsaurreko batean, irailaren 30ean, Itzulpengintzaren Nazioarteko Egunarekin bat eginik. Horrekin batera, aldizkariaren orain arteko ibilbideaz jardun zuten Itziar Diez de Ulzurrun EIZIEren lehendakariak eta Karlos del Olmo aldizkariaren zuzendariak.

Txartela 35 urte hobea.jpg

senez50azala.jpg

Ospakizun-ekitaldia

Senez 50. zenbakira iritsi da, 35 urteko ibilbide joria eginez, eta festa giroan ospatu nahi dugu, lagunarteko ekitaldi batean. Urriaren 16an elkartuko gara, 19:00etan, Donostian, Victoria Eugenia Antzokiko Club aretoan.

Zuzeneko parte-hartzeak eta bideo batean grabatutako lagunenak izango ditugu ekitaldian, baita musika zuzenean ere. Amaieran, otamen bat eskainiko dugu.

Adiskide asko gonbidatu ditugu hitzez parte hartzera, beren gogoetak egitera guk puntu jakin batzuk emanik, asmoa izanik denon arteko begirada poliedriko bat osatzea Senezi hainbat ertzetatik so eginez. Sorreraz mintzatuko gara, aldizkariaren ibilbideaz, diseinuaz, akademian ere duen garrantziaz, ikasketa eta ikerketarako ehuntzen joan den ondareaz, inpaktuaz eta etorkizunaz... eta, gainera, Anjel Lertxundi izanen dugu gonbidatu berezi.

Hizlariak

  • Karlos del Olmo. Senezen zuzendaria (2006az geroztik). Itzultzaile-interpretea (Donostiako Udala).
  • Josu Zabaleta. Senezen lehen zuzendaria (1984-1989). Itzultzailea.
  • Itziar Diez de Ultzurrun. EIZIEren lehendakaria. Itzultzailea (Nafarroako Gobernua).
  • Juan Azpeitia. Margolaria eta artista grafikoa.
  • Garazi Ugalde. Erredakzio Taldeko kidea. Itzultzaile-interpretea (Gipuzkoako Foru Aldundia).
  • Maite Imaz. Erredakzio Taldeko kidea. Itzultzailea, zuzentzailea eta terminologoa (IZO).
  • Jose Luis Agote. Maketatzailea. Itzultzailea.
  • Claudia Torralba. Itzultzailea.
  • Lurdes Auzmendi. Itzultzaile-interpretea.
  • Uxoa Iñurrieta. Zuzendaritzako kidea. Ikertzailea (IXA taldea).
  • Bego Montorio. Itzultzaile-interpretea. Irakaslea (UPV/EHU).
  • Koldo Biguri. Senezen zuzendaria (1990-1998). Itzultzaile-interpretea. Irakaslea (UPV/EHU).
  • Anjel Lertxundi. Idazlea.

Musikariak

«HATXE» eta Jurdana Otxoa


Club aretoan sartzeko, gonbidapen-txartela beharko da. Etortzeko asmoa baduzu, eman izena hemen, urriaren 10a baino lehen.

Gonbidapenak Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan banatuko dira, urriaren 16an bertan, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.