Itzulpengintzaren Nazioarteko Eguna - 2015

Itzultzaile, zuzentzaile eta interpreteen ofizioaren aldeko aldarria kaleratu zuen EIZIEk irailaren 30ean, Itzulpengintzaren Nazioarteko Eguna zela gogorarazteko antolatu zuen prentsaurrekoan.

Mikel Garmendia lehendakariak, Gure ofizioaren aldarria testua irakurri zuen kazetarien eta elkarteko hainbat kideren aurrean, eta, ondoren, Karlos del Olmo Senez aldizkariaren zuzendariak haren azken zenbakiaren aurkezpena egin zuen.

INE1.JPG

Gure ofizioaren aldarria

Gaurko egunarekin hil zen Eusebio Hieronimo Estridonekoa, 420. urtean. San Jeronimo, katoliko eta ortodoxoentzat, Biblia itzuli eta Vulgata utzi ziguna.

Itzulpengintzaren Nazioarteko Egun izendatu zuen FITek 1991n egun hau, eta hala ospatzen dugu harrezkero itzultzaileok. Beste egunik ere hauta liteke, noski, baina San Jeronimo gure patroitzat hartzea sintonia egokian dagoke itzultzaileon izaera sakrifikatu eta abnegatuarekin.

Ez dugu hain aspaldikoa, beraz, itzultzaileon eguna. Lehenagokoa dugu, esate baterako, gure elkartea bera, EIZIE, 1987an sortua. Baita gure elkartearen ekimenez abiarazitako Literatura Unibertsala bilduma ere, 1990ean ikusi baitzuen argia lehen aleak.

Azaroan, 28 urte beteko ditugu, eta hainbat eta hainbat itzultzaileren bilgune izan da ordutik hona. Gaur egun, 361 bazkidek osatzen dugu itzultzaileon aterpe hau.

Elkartearen Senez aldizkariak, berriz, 31 urte bete ditu. 1988an etorri zen elkartera Martuteneko Itzultzaile Eskolaren eskutik, eta 46. zenbakia plazaratu berri dugu.

Eta gazteagoak ditugu, berriz, gure beste ekimenok: ItzuL posta-zerrenda, 31 eskutik bloga, NdN Euskal Itzulpengintzaren datu-basea… beste hainbat jardun berariazkoagoak ahaztu gabe (prestakuntza-saio era guztietakoak, gure aitzindarien lan aitortzeko argitalpenak…).

Horiek, labur adierazita, gure elkartearen jardun eta emaitzak. 28 urte betetzera goaz. Adinez nagusi ez ezik, eskarmentudun ere bagara honezkero eta, hori hala izanik, indarberriturik aldarrikatu nahi dugu gaur, irailaren 30 honetan, itzulpengintzaren garrantzia.

Itzulpengintzaren garrantzia diogu, bete-betean uste dugulako kulturan aurrera egiteko, kultura garatzeko, jakintzan eta komunikazioan aurrera egiteko ezinbestekoa dela itzulpenaren alorrari zor zaion arreta eta baliabideak ematea. Nekez egingo baitu aurrera inork gaur egungo munduan itzulpenari behar adinako garrantzia eman gabe.

Horrek itzulpen-politika ondo definitua edukitzea eskatzen du, eta horren alde apustu egitea. Inoiz baino argiago dago gaur egun, komunikazioan lekurik izan nahi bada, nahitaez dagoela Interneten presentzia eduki beharra eta hori bezain argi, gure ustez, itzulpen-politika ondo zehaztu eta eraginkorrik gabe ez dagoela aurrera egiterik. Eta zer esanik ez, guk bezala, hizkuntza minorizatua duten herrialdeetan.

Horrexegatik uste dugu herrialde bateko erakundeek, kulturaren alorrean, erabateko lehentasuna eman behar diotela itzulpen-politika ondo zehaztua edukitzeari eta horretarako beharrezko baliabideak jartzeari. Bestela esanda, ondo definitua izan zer, nola, nork, zein baldintzatan… itzuli behar den gurea ere kultura-hizkuntza izan dadin eta, behin horiek definituta, behar besteko baliabideak jarri hori guztiori gauzatzeko. Horra gure konbentzimendua, horra gure aldarria.

Senez aldizkaria: ofizioaren isla

Senez46.jpg

2015eko Itzultzaileen Nazioarteko Egunean Donostiara elkartu gara, 2016ko Kultur Hiriburutzaren atarian, Senez itzulpen aldizkaria ere gogoan izateko. Etorkizunerantz doan oroimen zubi bat baita aldizkaria, ondare immaterialaz ere diharduen ondare material bat (interpretazioa areago baita ahozkotasunaren erresuma ezin ukituzkoa), bai eta euskal itzulpengintzaren, zuzenketaren eta interpretazioaren halako eguneroko fidel samar bat ere. Hedabidea ere bai, jakina, euskara lan tresnatzat darabilten interprete, itzultzaile eta zuzentzaileon komunikazioa gauzatzeko tresna bat, berdinen arteko elkarrizketaren euskarri bat.

1988an agertu zen plazara aurreneko alea, eta aurkezpenean ziotenez, Elhuyar, Martuteneko Itzultzaile Eskola eta UZEI elkarteek apailatzen zuten aldizkaria, “itzulpen eta terminologigintzan zuzenean sarturik gauden hiru elkarte bildu gara oraingoz, itzulpen eta terminologi arazoak gehienbat teorizatzen ari garen elkarteak hain zuzen (…)”. Geroago etorriko zen, beraz, interpretazioari eta zuzenketari ere oratzea. Hiru gai motak jasotzeko asmoa aipatzen zuen aurkezpen hark: teoria, berri ematea eta baldintza profesionalak.

Eta hiruoi izan zaio fidel Senez, batez ere hiru elkarte sortzaileek EIZIEren esku utzi zutenetik. 1994ko alean ondokoa zioen Koldo Bigurik, garai hartako zuzendaria zenez gero: “Hamar urteko ibilaldia betetzen ari da orain Senez aldizkari hau (…) orain Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpretarien Elkartearen esku dago, eta lauhilabetekari izatetik urtekari izatera igaro da. Baina aldaketa horiek ez dira gure aldizkarian soilik gertatu; izan ere, hamar urte hauetan, euskal itzulpengintzak gutxik uste bezalako bidea egin du, bai kopuru aldetik, bai, eta batez ere, kalitatearen aldetik”.

Aurtengo aleko editorialak dioenez, Imanol kantariaren ahotsa euskarri ezin hobea duen Sarrionandiaren poemaren oihartzun modura, urtean-urtean atorra aldatzen duen sugegorri astitsuaren parean heldu da aldizkaria 2015. urtea arte: lehengo bera izanik, baina, aldi berean, ezberdina, munduarekin batera aldatzen da-eta; halere, haren baitan bada zerbait inoiz ere mudatzen ez dena: euskal interprete, itzultzaile eta zuzentzaileen hedabidea izateko asmoa, haiek nahi duten bitartean.

Hemeroteka

Bizkaia Irratia, Mikel Garmendiari eginiko elkarrizketa (Audioa)

Aldarrikapen argi bat, Itzultzaileen Egunean (Hitzen Uberan, 2015-10-01)

Kultura-hizkuntza izan nahi badugu, itzulpengintza aintzat hartzea ezinbestekoa da (Naiz, 2015-09-30)

EIZIEren aldarria Itzulpengintzearen Nazinoarteko Egunean (Bizkaie!, 2015-09-30)

Itzulpen politika ondo zehazteak lehentasuna izan behar duela dio EIZIEk (Berria, 2015-10-01)

Itzulpengintzak normalizazioan duen lekua aldarrikatu dute (Gara, 2015-01-01)

Etxepare-Laboral Kutxa itzulpen saria

Aurten, Itzulpen Saria sortu dute bi erakundeok, jatorriz euskaraz idatzi eta argitaratutako literatur obra baten itzulpen lan bat saritzeko asmoz, eta Itzulpengintzaren Nazioarteko Egunean banatzeko asmoz.

etxepare.JPG

Galiziako Kalandraka argitaletxeak eta Isaac Xubín itzultzaileak irabazi dute aurten, Tempo de exilio Joseba Sarrionandiaren poema bildumaren galizierarako itzulpenagatik.

Isaac Xubín ezaguna dugu EIZIEn. Bi aldiz parte hartu du elkartearen "Idazlea itzultzaileen lantegian": lehenengoz, 2006an, Harkaitz Canoren kontakizun bat itzultzeko galegora, eta, bigarrenez, 2010ean, Itxaro Bordaren zenbait poema itzultzeko.

Itzultzailearen esker hitzak entzun ondoren, Joseba Sarrionandiaren hitzak ere entzun ahal izan genituen, haren arreba Maria Jesus Sarrionandiaren eta Kalandrakako zuzendari Manuela Rodríguezen eskutik:

Babelgo mitoaren kontra

Egunon, hemen elkartu zaretenoi. Eskerrik asko Etxepare Institutuaren gomitari. Baimena ematen badidazue, hitz gutxi batzuk esan nahi nituzke itzultzaileen alde eta, batez ere, Babelgo mitoaren kontra.

Itzulpena, jakina denez, inposiblea da eta, aldi berean, beharrezkoa. Eta ezinezkoa posible egiten duen ofizio bat dago, itzultzailearena. Itzultzailearen zeregina magikoa da, jakina, hizkuntza desberdinak hitz egiten dituztenen arteko komunikazioa erraztea. Kultura unibertsalaren eragile magikoak dira.

Baina utzi egidazue gailegoz jarraitzen, Finisterre aldeko gonbidatuoi eskerronez…

Quería darlle as grazas aos máxicos aquí presentes, particularmente a Isaac Xubín, a Luís Rei e aos editores de Kalandraka. E quería protestar, ao mesmo tempo, contra o mito de Babel. Creo que debemos desacreditar o mito de Babel.

Aos que acreditan no mito da Torre de Babel e no castigo metafórico, e que renegan da diversidade cultural, e que empregan o mito de Babel como argumento de autoridade para impoñer o castigo, ou a prohibición, ou o simple descrédito aos outros, eu dígolles que non acredito no idioma universal. Non acredito no idioma universal, como non acredito na euxénese ou no pensamento único.

A idea de que a diversidade é confusión e conflito, foi utilizada ao servizo da política asimilacionista -ás veces sutil, e xeralmente brutal- que nos inflixiron durante séculos os nosos veciños imperialistas. Os nosos fracasados veciños imperialistas, pódese dicir; porque as nosas linguas están aínda vivas e máis ou menos saudables. Mais non suficientemente fracasados, paréceme, porque aínda insisten.

Aos que acreditan na idea do idioma universal dígolles, con Castelao, que “a variedade de idiomas, coa súa variedade de culturas, é o signo distintivo da nosa especie, o que nos fai superiores aos animais. Velaí vai a demostración: un can de Turquía ouvea igual que un can de Dinamarca; un cabalo das Pampas arxentinas rincha igual que un cabalo de Bretaña. E sabedes por que? Porque os pobres animais aínda están no idioma universal…”

Aínda seguen algúns pobres humanos, alleos ao humor de Castelao, coa súa pretensión de impoñer un único idioma; quizais o único que saben. Por sorte, temos diversos idiomas, todos eles humanos, dignos e universais.

A única lingua que merecería perder puntos no seu recoñecemento universal sería, na miña opinión, aquela na que se apouque e escamotee o carácter universal dos outros idiomas.

Moitas grazas aos tradutores e a todos os que recoñecen as outras linguas.

Un abrazo. Joseba Sarrionandia

FIT-ITF erakundearen manifestua

Urtero bezala, manifestu bat kaleratu du Itzultzaileen Nazioarteko Federazioak:

The Changing Face of Translation and Interpreting (EN)

CEATLren urteko postala

Itzulpengintzaren Eguna ospatzeko, CEATL elkarteak postal-lehiaketa bat antolatu du. Hauxe da irabazlea:

Transl-Day-2015-b-300x225.jpg